Albisteak

 

Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, eta interesatuta dauden herriko Batxilergoa ematen duten hezkuntza zentroekin lankidetzan, berriro jarriko du abian azken mailetako ikasleen lan-orientazioa sakontzeko ekimen bat, erabakiren bat hartu behar duten mementua heltzen denean, ahalik eta informaziorik osotuena izan dezaten.

Horretarako, jardunalditan honako gaiak jorratuko dira:

  • Lan merkatuaren egoera
  • Nola taxutu  curriculum vitae bat eta aurkezpen gutun bat
  • Enplegua bilatzeko teknikak

Proiektuaren edukia eta iraupena moldatu egingo da, ikastaroa hartuko duen kolektiboaren arabera eta parte hartzen duten ikastetxeen programazioa kontuan hartuta.