Albisteak

 

Gazteek lan munduan ongi moldatzeko behar duten erabateko prestakuntzari begira, funtsezkoa da enplegua bilatzeko behar diren gaitasunak praktikan jartzea.

Udalgaztegi programaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak %100ean subentzionatuta dago. Trapagaran, Muskiz, Zierbena, Ortuella eta Abanto- Zierbenan erroldaturiko 17tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Tailerren egunak: abenduaren 16 eta 19an, 10:00 - 14:00.

Tokia: Trapagarango Enplegu Zentroa.

Informazioa eta izen-ematea: azaroaren 28tik abenduaren 13ra, Trapagaran, Muskiz, Abanto, Ortuella eta Zierbenako Enplegu Agentzietan.

Zuzenean ikusi ahal izango dituzte enplegua bilatzeko baliabideak eta tresnak, lan elkarrizketetan egokiak diren portaerak, curriculum bakoitza nola diseinatu ongi eta aldi berean taldeko dinamiketan lan egin ahal izango dute.

Dibertimendu-entretenimendua kolektibo-helburua erakartzeko eta inbolukratzeko eta era berean, enpleguaren bilaketaz eta haien etorkizunean prestakuntzak duen garrantziaz sensibilizatzeko.

Tailerren edukiak:

Taldeko dinamiken eta fitxen bidez honako tailerrak egingo dira:

  1. Informazio gunea: Enplegua bilatzeko eta hautapen-prozesua gainditzeko behar diren baliabideak eta gaitasunak.
  2. Gaitasunak eta helburu profesionala
  3. Curriculum tailerra eta enplegua bilatzeko baliabideak
  4. Lan-elkarrizketa: Lan elkarrizketetan baloratzen eta exijitzen diren portaerak landuko dira.

Baldintzak:

  • 17 - 30 urtekoa izatea.
  • Trapagaran, Muskiz eta Abanto- Zierbenan erroldatuta egotea.

Entregatu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren eskaera-orria
  • NANaren fotokopia

Informazio gehiago: Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, 94 486 31 96, Nafarroa, 19.

Kartela (PDF 268KB)