Albisteak

 

Azaroaren 21ean 17:15ean: Kalejira. Musikalean 2016:

Trapagarango Musika Eskolak Musikalean ospatuko du urtero bezala, Santa Cecilia egunean. Euskal Herriko Musika Eskolek (E.H.M.E.) sustatutako ekintza hau azaroaren 21ean hasiko da 17:15ean. Txistu, trikitixa eta musika-hizkuntzako ikasleek kalejira bat egingo dute udalerriko kaleetan zehar, jotzen eta abesten.

Azaroaren 23an 20:00etan: Ikasleriaren entzunaldia:

Ospakizuna azaroaren 23an jarraituko du ikasleen kontzertu batekin Musika Eskolako Auditorioan (Olaso Jauregiko bigarren solairuan). Entzunaldia 20:00etan izango da eta bertan Musika Eskolako bigarren maila gainditu dutenei diplomak banatuko zaizkie.

Guztiok gonbidatuta zaudete.