Albisteak

 

Gero eta gehiago eskatzen dira informatikako ezagutzen ziurtagiriak, bai oposizioetan eta bai sektore pribatuko lanpostuetarako.

Hori dela eta, subentzionaturiko ikastaro bat eskainiko die Udalak trapagarandarrei, batez ere langabeei, IT txartelak ateratzeko, Word eta Excel 2010 programei dagozkien txartelak, hain zuzen ere.

2016ko azaroaren 16tik abenduaren 1era.

Iraupena:  20 ordu. Ordutegia: 15:30etik  18:00etara, asteartetik ostegunera. 

Tokia: Trapagarango Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa

Izena emateko epea: Urriaren  27tik azaroaren 11ra, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian. 

 Izen-emate fitxa (PDF 85KB)