Albisteak

 

Urriaren 24tik aurrera Trapagaranen Lanbideren bulego ibilgarria berriro izango dugu, zeina biztanleei zerbitzuak, ekintzak eta emplegupolitika aktiboak hurbilduko dizkien.

Puntu mugikor hau polikiroldegiaren ondoan kokatuko da, sakanaren inguruan. Puntu mugikor honek eskeiniko dituen zerbitzuak honakoak izango dira:

Enplegu zentroa:

  • Prestakuntza, enplegu eta autoenplegurako informazioa
  • Eskueran ordenagailuak zure CV-a egiteko, enplegu webguneak ikusteko…
  • Lan-Merkaturako dokumentazioa, enplegu bilatzeko baliabideak…

Orientazioa:

  • Eskaera eguneratu
  • Enplegagarritasun balorazioa
  • Laguntza plana antolatu
  • Gizabanakako orientazioa
  • Currículum eta aurkezpen gutuna, Hautaketa frogak, Lan-elkarrizketa, I.K.T eta enplegu bilatzea, Trebetasun Sozialak, Pertsonal alderdiak.
  • Autoenplegua: Informazioa eta Orientazioa

Zerbitzu hau, gutxienez, urte amaiera arte egongo da eskuragarri, 15 egunez behin hurbilduko delarik gure herrira. Hain zuzen ere, egun hauetan egongo da eskuragarri:

  • Urriaren 24a
  • Azaroaren 7a
  • Azaroaren 21a
  • Abenduaren 5a
  • Abenduaren 19a

Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago lortzeko, pasa zaitez EHGAtik (Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia)!