Albisteak

 

Pasa den ostegunean, 2016ko urriaren 20an, 1.257 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak Trapagaran Bonuaren 4. Kanpainaren barruan. Bonuok hiru egun geroago, astelehenean, urriaren 24an, agortu egin ziren.

Horrek erakusten du berriro ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.

Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren azaroaren 30era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.710 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantzatuta dagoelarik.

Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.