Albisteak

 

Egingo den eguna

Lehiaeta 2016ko urriaren 9an, igandean, egingo da.

Gaia

Gaia librea izango da, baina herriko txokoak islatuko dira.

Parte-hartzaileak

Nahi duenak har dezake parte, ezelako mugarik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen beste obra aurkez ditzake.

4 kategoria egongo dira:
  • Umeak: 4 urtera arte (2010 urtean jaioak)
  • Juniorrak: 7-12 urtekoak
  • Gazteak: 13-18 urtekoak
  • Helduak

Teknika eta formatua

Teknika eta formatoa ere libreak izango dira. Edozein material erabili ahal izango da pinturaren oinarri gisa, baina euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira obrak.

Lanak aire zabalean egin beharko dira, Trapagarango udalerriaren barruan, lehiaketaren egunean.

Egileek lanak burutu ahal izateko behar dituzten tresnak ekarriko dituzte.

Lanak zigilatzea

Lanak burutuko diren euskarriak zigilatu egin beharko dira Olaso Jauregian (Funikular, 12) lehiaketaren egunean bertan, goizeko 9’00etatik 10’00etara. Zigilatzean fitxa bat emango zaio parte-hartzaile bakoitzari, lanarekin batera entregatu beharko duena gutunazal itxi batean. Euskarriak lanerako prest eraman ahal izango dira, baino inola ere ez zirriborro, marrazki eta abarrekin.

Lanak aurkeztea

Lanak, egilearen datuak dauzkan gutunazalarekin batera, Olaso Jauregian aurkeztuko dira lehiaketaren egunaren arratsaldeko 13.00etatik 14:00etara.

Epaimahaia

Kultura sailak hautatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lanak eta haren iritziaren arabera emango dira sariak. Epaimahai hori arte arloko adituek osatuko dute, hau da, galeristek, arte kritikoek edo unibertsitateko irakasleek.

Epaimahaiaren epaia

Epaimahaiaren epaia zein haren osaketa urriaren 18an jakinaraziko dira 19:30ean Olaso Jauregian, sari-banaketa egiten den unean, “Ismael Fidalgoren trazuak” erakusketaren inaugurazioarekin bat etorriz.

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta hari dagokio oinarri hauetatik sor litezkeen zalantzak, ustekabekoak edo interpretazio arazoak konpontzea.

Lanen jabetza

Lan guztiak izango dira egileen jabetzakoak, sarituak izan ezik, horiek Udalaren jabetzakoa izatera pasatuko baitira eta egokitzat jotzen duen moduan erabiliko ditu. Udalak lanak erreproduzitzeko eta erakusteko eskubidea izango du, eta ezin izango zaio horregatik egile-eskubiderik eskatu.

Erakusketa

Obrarik onenen hautapen bat Olaso Jauregian utziko da ikusgai, Udalak egokitzat jotzen dituen garaian.

Sariak

Honakoak dira:

Umeak: Herriko dendetan erosteko txartelak.

  1. saria: 50€ eta diploma
  2. saria: 30€ eta diploma
  3. saria: 20 € eta diploma

Juniorrak: Herriko dendetan erosteko txartelak.

  1. saria: 50€ eta diploma
  2. saria: 30€ eta diploma
  3. saria: 20 € eta diploma

Gazteak: Herriko dendetan erosteko txartelak.

  1. saria: 50€ eta diploma
  2. saria: 30€ eta diploma
  3. saria: 20 € eta diploma

Helduak:

  1. saria 500 € eta diploma
  2. saria 300 € eta diploma
  3. saria 100 € eta diploma

Lanak erretiratzea

Erakusketarako hautatu ez diren lanak lehiaketaren egunean bertan erretiratu ahal izango dira. Gainerako lanak erakusketa amaitu ondoren erretiratu daitezke. Egileek, astelehenetik ostiralera, erretiratu ditzakete lanak Olaso Jauregitik. Epea amaituta, Udalak egokitzat jotzen duen moduan erabili ditzake lanak, ezin izango zaiolarik haiek itzultzeko eskatu.

Beste kontu batzuk

Lehiaketan parte hartzeak oinarri denak eta bakoitza onartzea dakar. Antolatzaileek lehiaketa ondo joateko egokitzat jotzen dituzten kontuak aldatu ditzakete.

Datuen babesa

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 lege organikoa betez, honen bidez jakinarazten da datuak parte hartzaileen eta laguntzaileen fitxategi batean sartuko direla, Trapagarango Udala izango delarik haren arduraduna, parte-hartzaileak eta saileko jardueretarako egindako harreman profesionalak kudeatzeko.

Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ditzake Udaleko Erregistro Orokorrean.

Eskuorria (PDF 360KB)