Albisteak

 

Udal honek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean aurten abian jarri duen Enplegu Planaren 1. atalaren hautapen prozesua hasiko da 2016ko irailaren 15ean. 

Atal honetan honako langileak kontratatuko dira: 1. mailako 2 ofizial igeltsero  eta zerbitzu anitzeko 14 peoi espezialista, basabideen mantenimendu lanak egiteko, hiri altzarietako elementuak margotzeko eta hondakin solidoen edukiontzi lurperatuak garbitzeko

Kontratazioen erdiak 2016ko urriaren 24tik 2017ko apirilaren 23ra egingo da eta beste erdia aurtengo abenduaren 1etik 2017ko maiatzaren 31ra. 

Guztiak izango dira sei hilabetekoak eta lanaldiaren %75ekoak eta Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira, hau da, Eskualdeko Enplegu eta Garapen Agentziaren bidez. 

Hautapenean parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak honakoak izango dira:

  • Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea. 
  • Trapagaranen erroldatuta egotea 2015eko irailaren 30a baino lehen. 
  • 2011ko urriaren 1a geroztik udalaren zuzeneko edo zeharkako enplegu programen bidez hilabete baino gehiago kontratatua izana ez izatea.
  • Eta kontuan izanda burutu beharreko eginkizunak, ofizialek gutxienez 24 hilabeteko esperientzia eduki beharko dute Enplegu Programarekin zerikusia duten lanetan.

Gainera, hautagaiek honako kolektibo hauen barruan egon beharko dira:

  • Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak
  • 35 urtekoak edo gutxiagokoak
  • 45 urtetik gorakoak, Lanbiden izena emandakoak langabe gisa, gutxienez 6 hilabetez. 
  • Iraupen luzeko langabeak
  • Gizarte- bazterketa arriskuan daudenak
  • Minusbaliatuak
  • Familia erantzukizunak dituzten emakumeak
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak

Bi lehen talde hauetarako hautapenean sartu ahal izateko, irailaren 15etik 26ra, interesdunek hauxe egin beharko dute:  

  • Lanbideko webgunean berariaz jarritako eskaintzetan preinkrizpzioa egitea
  • Baldintzak egiaztatzeko agiriak eramatea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara. 

Informazio gehiagorako interesdunek honekin batera doazen oinarriak begiratu ditzakete eta Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan, irailaren15etik  16ra,  hau da izena emateko epean zehar, jarraitu beharreko prozedura azal diezaieten

Enplegu Plan honek 2. atal batekin izango du jarraipena, 2016ko urriaren erdian edo beste bi taldetan lan egiteko preinskripzioa eta langileen hautapena egingo delako, hots, talde bat hirugarren adinekoei eta desgaituei lagun egiteko eta beste bat jardunean dauden eta ez dauden lokal komertzialen eta industrialen zentsuak eguneratzeko.

Plan hau bere osotasunean kofinantziatzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbideko Zuzendari Nagusiaren 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, hots, 2016ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzako laguntza-deialdia argitara ematen duenaren bidez.


Behin betiko oinarriak (PDF 314KB)

 

Parte hartzeko eskaera (PDF 139KB)