Albisteak

 

Abuztuaren 31tik irailaren 4ra ospatuko diren 2016 urteko Trapagarango jaietan barrakak instalatu nahi izanez gero, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Erantzukizun zibilaren aseguruaren kopia osoa eta azken ordainagiria.
  • Gizarte Segurantzan edo Autonomoen Araubide Orokorrean alta emanda egotearen eta ordainketak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Ogasuneko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Barraka bakoitzaren Azterketa Teknikoaren ziurtagiria.
  • Elikagaien maniulatzaile-txartela.

Eskaerak, goian aipaturiko agiriekin batera, Udal Erregistroan aurkezteko epea 2016ko uztailaren 18tik 22ra izango da, 9etatik 13etara, astelehenentik ostiralera.

Barraka kopurua mugatua izango da, kontuan hartuta dagoen lekua. Eskaera gehiegi egonez gero, hautaketa bat egingo litzateke.

Ez da onartuko agiri guztiak erantsita ez dauzkan ezelako eskaerarik.