Albisteak

 

Pasa den ostegunean, maiatzak 19, Escontrillako Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, Udalak eta Baturikek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolaturiko Trapagarango 3. Erakusleiho lehiaketaren (2016) sari banaketa ekitaldia egin zen.

Ekitalde horretara gutxi gorabehera 150 lagun inguratu ziren, guztiak lotuak merkataritza eta ostalaritzarekin eta haiekin batera Alkatea, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaria, Cecobi eta Ezkerraldendako Presidenteak, Caja Rural de Navarrako Trapagarango bulegoko Zuzendaria, Deia, Radio 7 eta Eroski Bidaiako ordezkariak eta Baturiko Presidentea.

Honako sariak eman zitzaizkien ondoen baloraturiko establezimenduei:

  • Epamahaiaren 1. saria: Bijoux Anuska moda eta osagarriak, Etxepare 3an kokatua.
  • Epamahaiaren 2. saria: El baúl de Sawyer bitxidenda eta osagarriak, Maiatzaren Lehena etorbidea, 41ean kokatua.
  • Publikoaren 1. sari berezia: Haurtxoen jantziak Mify’s, Maiatzaren Lehena etorbidea, 43an kokatua.
  • Publikoaren 2. sari berezia: Maxi’m ileapantzaileak, Maiatzaren Lehena etorbidea, 9an kokatua.

Halaber, gehien gustatzen zitzaien erakusleihoaren aldeko botua emateko Enplegu Agentzian eta Caja Rural de Navarran jarritako hautetsontzietan utzitako txartelen artean, maiatzaren 3an Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian egin zen zozketako bi irabazleentzat, bi txartel eman ziren, bakoitza 200 eurokoa. Zortedunak honakoak izan ziren:

  • Udalak emandako 200 euroko txartela, erosketak egiteko herriko establezimenduetan: G. García.
  • Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko txartela, erosketak egiteko baturikeko establezimenduetan: U. Cajigas.

Horrez gain, parte hartu zuten erakusleihoen artean bi pertsonentzako gau bateko egonaldia (gosaria eta afaria barne) zozketatu zen Eroski bidaiak-en eskutik. Laboral Bilresa lanerako jantzien salmenta suertatu zelarik irabazle.

Amaitzeko, Trapagarango merkataritza eta ostalaritza establezimenduek emandako sariak zozketatu ziren bertaraturiko jendearen artean:

Sarituak
Establezimenduaren izena Emandako produktua edo zerbitzua
Mª Ángeles modak Athletic-en produktua
El Baúl de Sawyer Poltsa
Magorpa Andrazkoentzako osagarria
M’EVA estetika zentroa Masaje lasaigarria
Larrieta burdintegia Zerria
Maite jatetxea Indaba-jana bi lagunentzat
Arana Taberna Ardo-botila eta askotariko iberikoak
Secrets estetika zentroa Masaje lasaigarria olioarekin

Zorionak eman nahi dizkiegu establezimenduei zein sarien irabazleei.