Albisteak

 

Trapagarango langabeek ekainean zehar enplegu bilaketari aplikaturiko Informazio eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko ikastaro berri bat egin dezakete.

Prestakuntza ekintza hau, Lanbidek antolatua KZ gunearen laguntzarekin, Internet bidez enplegua bilatzeko oinarrizko tresna teknologikoak ezagutzen ez dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Ekainaren 6tik 15era egingo da, arratsaldeetan (20 ordu) KZgunean.

Honako zortzi atalez osatua dago eta denetan daude ariketa praktikoak:

  • Ordenagailua
  • Internet (hasierako maila)
  • Nola nabigatu Internetik
  • Webgunea
  • Informazio-bilaketa
  • Enplegua bilatu Interneten
  • Curriculum vitae-ari buruzko informazioa bilatzea online
  • Posta elektronikoa

Informazio gehiagorako, Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke, maiatzaren 31 baino lehen.