Albisteak

 
Trapagarango Musika Eskola, Europako Musika Eskolen Jaialdiaren XII. edizioaren egoitza izango da. 
Maiatzaren 7an, larunbatean, Trapagarango kiroldegian izango den kontzertu batean hainbat gonbidatu izango dira. Goizeko 11.30ean hasiko da ekitaldia eta, besteak beste, honako musika eskola hauek egongo dira:
  • Bernako (Suitza) Kontserbatoriotik etorrita, Musika Eskolako Haize Orkestra.
  • Konstanzeko (Alemania) Musika Eskolako Haize Orkestra. 
  • Masafretseko (Mataró-Bartzelona) Musika skolatik, Abesbatza eta Talde Instrumentala. 
  • Palagrufelletik (Girona), Musika Eskolako Orkestra.
  • Trapagarango Musika Eskolako orkestra, ikasleak eta irakasleak.