Albisteak

 

Matrikula epea: ekainaren 13tik 23ra. E-mailez ere egin dezakezu (euskaltegi.trapagaran@bizkaia.org).

Sarrera probak: ekainaren 20-21ean.

Oharra: talde bat sortzeko gutxienez 8 pertsona matrikulatuta egon behar dira zehaztutako epe barruan. Ekainaren 24an aterako dira onartutako taldeak. Sortutako taldeetan lekua egonez gero, geroago ere matrikulatu daiteke.

Udal diru-laguntza Trapagarangoentzat: %85eko asistentzia baduzu, ordaindutakoaren %75 itzuliko dizute.

Moduloak:

Iraila (45 ordu).
Helburua: B1, B2, C1 mailetako azterketak prestatzea.
Hasiera data: 2016-09-05.
Bukaera data: 2016-09-23.
Ordutegia: 09:00-12:00 edo 16:00-19:00.
Prezioa: 50,40 €.
HABEren dirulaguntzaz.