Albisteak

 

MeatzalJaiaren hirugarren edizioa jasoko du maiatzaren 8ko igande honetan Abanto-Zierbenak. Hau Meatzaldeko merkatarien jaia da eta Abanto-Zierbenako, Muskizeko, Trapagaraneko eta Ortuellako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteek antolatzen dute.

Gallartako auzoan, Eusko Gudariak Plazan, eramango dira aurrera, goizeko 11:00etatik aurrera, egun horretarako antolatu diren aktibitateak. Honela, famili artean gozatzeko puzgarri, jokoak eta haurren tailerrak egongo dira. Honez gain, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora bisitak burutuko dituzte eta Harri gorria Dantza Taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango da.

Zonako merkataritza bultzatzeaz gain, MeatzalJaiak jai solidario bihurtzea eta irabazteko asmorik gabeko elkarteentzako fondoak biltzea bilatzen du. Hartarako, eguerdiko 14:30en inguruan elkartasuneko Indaba-jana antolatuko da NEN Elkartearen, Neuroblastomako Ume Gaixoen Senide eta Lagunen Elkartearen, alde. Indaba-jan honetarako txartelak, 3,5 euro laguneko, Meatze zonako establezimendu ezberdinetan lor daitezke. Horrela, Irabel mertzeria, El Minero Gozotegiaokindegia eta Zuhaitz Kafetegia-k Abanto-Zierbenan, Todo Labores Muskiz eta El Korner taberna-k Muskizen, Ortuellako Kultur Etxea-k (OKE) Ortuellan eta La Pinta Taberna-k Trapagaranen salduko dituzte jateko txartelak.

NEN Elkartea Neuroblastomako Ume Gaixoen Senide eta Lagunen Elkarteak (NEN), 2010ean eman zion hasiera bere jarduerari eta jadanik 300 bazkide baino gehiagok eratzen dute. Neuroblastoma nerbio-sisteman eratzen den haurren minbizia da. Hirugarren tumore pediatriko ohikoena da eta haurren minbiziaren kasuen %10 hartzen du. Gehienbat urtetik beherako umeetan aurkezten da eta jaiotako 7.000tik batek pairatzen du. Tratamendu eraginkorren beharraren aurrean, pairatzen duten edo gaixotasuna pairatu duten umeen gurasoak elkarte honen bidez elkartu dira bizi iraute-tasa areagotzea lortzeko, gaur egun umeen %50etik beherakoa baita.

NEN-etik gaixotasunaren diagnostiko eta prozesuari aurre egitea baimentzen duen informazioa eta laguntza ematen zentratutik daude. Honi lotuta, gaixotasun honengatik ukituta daudenei aurrerapen zientifikoez informatzea bilatzen dute ere, batez ere tratamendu berriekin eta aukera terapeutikoekin erlazionatutakoak. Halaber, funts-bilaketan lan egiten dute neuroblastomaren ikerketa-proiektuak Espainiako zentro puntakoenetan finantzatzeko. Azken aspektu honek da giza eta ekonomi errekurtso gehiago behar ditu eta tratamenduak hobetu daitezen eta bizi-iraute tasa, ia duela urteetatik geldituta, luzatu daiten gaixoen senideen nahiari erantzuten dio.

Kuotei, ekitaldiei, dohaintzei eta kanpainei esker, elkarteak 250.000 euro lortu ditu 2010etik. Hauek gaixotasunaren ikerketan inbertitu dira ia osorik, kudeaketa-gastuak lortutako sarreren %5a baino gutxiago suposatzen dutelarik. Burututako ikerketa-proiektuen artean,terapia pertsonalizatuago eta eraginkorrago bat bilatzeko egin den neuroblastomaren analisi genetikoa eta arrisku altuko neuroblastoma duten pazienteetan inmunoterapia anti-GD2 egindako saiakuntza klinikoak daude.

Kartela (PDF 167KB)