Albisteak

 

Udal honek eta BATURIK merkatari eta ostalarien elkarteak antolaturiko Trapagarango III. erakusleiho-lehiaketan parte hartzen ari diren 19 establezimendu komertzial eta zerbitzuetakoen zerrenda ondorengoa da.

Establezimenduak
Izena Helbidea
IKASI IKASTEGIA J.R. Olaso 48- behea
EL BAÚL DE SAWYER Maiatzaren Lehena, 41
M'EVA EDERGINTZA ZENTROA Axular, 1 A
ENDI ESTETIKA ZENTROA José Rufino Olaso, 22
LARRIETA BURDINDEGIA Maiatzaren Lehena, 33
TRÁPAGA DIGITAL Axular, 3
SENSHU INFORMATIKA ETA TELEFONIA Etxepare, 8
MAXIM ILEAPAINTZAILEAK Maiatzaren Lehena, 9
MIFY'S Maiatzaren Lehena, 43
BIJOUX ANUSKA Etxepare, 3
GAUZAK Maiatzaren Lehena, 35
Mª ANGELES MODAK Larramendi Plaza, 4
MAGORPA Maiatzaren Lehena, 11
GOIZALDE OKINDEGI-GOZOTEGIA Giza Eskubideen plaza, 2
PAULA MODA San José 3
LA PELU DE RUTH ILEAPAINDEGIA Axular 1
BOUTIQUE EVA Navas de Tolosa, 4
BILRESA Geltokiko pasealekua, 6
MIPEKE HAUR ZAPATADENDA Axular 3 A

Erakusleihoen eraskustaldia apirilaren 11tik 30era izango da.

Dekoraturiko erakusleihoak baloratzeko kontuak izango dira honako irizpenak: kalitatea, irudia eta produktuaren aurkezpena, sormena, argiztapena, modernitatea eta berrikuntza.

Parte hartzen duten establezimenduentzako sariak honakoak izango dira:

Epaimahaiaren 1. saria

  • Diploma ofizial bat
  • Udalaren garaikurra
  • Erreportaje eta 2 publizitate-zerrendaren argitarapena Ezkerraldean (Deia)

Epaimahaiaren 2. saria

  • Diploma ofizial bat
  • Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioaren garaikurra (CECOBI)

Publikoaren 1. sari berezia

  • Diploma ofizial bat
  • Udalaren garaikurra
  • Publizitate-sorta bat Radio 7n

Publikoaren 2. sari berezia

  • Diploma ofizial bat
  • Ezkerraldendaren garaikurra (Ezkerralde eta Meatzaldeko Merkatari eta Ostalarien Elkarte guztiak biltzen dituen Federazioa)

Erakusleihoen apainketako, arte ederretako, dekorazioko eta merkataritzako profesionalek osaturiko epaimahai batek hautatuko Epaimahaiaren sariak.

Publikoaren bi sari bereziak herri-bozketaren bidez hautatuko dira. Horretarako, parte hartzen duten establezimenduetako batek emandako flyer bat sartu beharko da, maiatzaren 2a baino lehen, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian edo Nafarroako Rural Kutxan kokatuko diren hautetsontzietan. Bozketarako txartela honako lekuetan eskuratu daiteke: parte hartzen duten establezimenduetan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, Caja Rural de Navarraren sukurtsalean, Igerilekuetan, Kiroldegian, Euskaltegian eta Liburutegian.

Gehien gustatu zaien erakusleihoari botoa eman dioten pertsona horientzat ere sariak egongo dira, honakoak zozketatuko baitira haien artean:

  • 200 euroko erosketa-txartel bat, herriko dendetan trukatzeko
  • Caja Rural de Navarrak emandako 200 euroko beste txartel bat, Baturikeko establezimenduetan trukatzeko

Bi irabazleak nortzuk diren jakiteko zozketa maiatzaren 3an, astelehenean, egingo da, 14:00etan, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Parte hartzen duten erakusleihoen artean Eroski Bidaiak-en egonaldi pakete bat zozketatuko da: gau bat, bi pertsonentzat, gosaria eta afaria barne.

Sari bat baino ez dute eskuratuko bai establezimenduek eta bai botoa ematen duten pertsonek, hortaz, baten bat bigarrenez irabazle suertatuko balitz, botorik gehien duen hurrengoari emango litzaioke saria.

Establezimenduentzako zein herritar irabazleentzako sari-banaketa maiatzaren 19an egingo da La Escontrilla Herri-Ikastetxeko Balio Anitzeko Aretoan, 20:30ean. (Gonbidapena beharko da ekitaldira joateko).

Trapagarango establezimenduek emandako sariak ere egun horretan banatuko dira bertaratutakoen artean.

Aipatu establezimenduak honakoak dira:

Establezimenduak
Izena Emandako produktua edo zerbitzua
Mª Ángeles modak Athletic-en produktua
El Baúl de Sawyer Poltsa
Magorpa Andrazkoentzako osagarria
M’EVA estetika zentroa Masaje lasaigarria
Larrieta burdintegia Zerria
Maite jatetxea Indaba-jana bi lagunentzat
Arana Taberna Ardo-botila eta askotariko iberikoak
Secrets estetika zentroa Masaje lasaigarria olioarekin