Albisteak

 

Trapagarango Udal Liburutegiak berriro eskainiko du "Conversation Groups" jarduera. Ingelesez hitz egiteko taldeak dira, eta haien bidez hizkuntza hori ikasten ari direnei hitz egiteko aukera eman nahi zaie, eta egin ere, bilerak bideratuko dituen jatorrizko ingelez hiztun batekin.

Bi maila: maila ertaina-aurreratua eta maila ertaina-baxua.

Martxotik maiatzera.

  • Maila ertaina-aurreratua: astearteetan 17:30etik 19:00etara.
  • Maila ertaina-baxua: astearteetan 19:15etik 20:45etara.

Inskripzioa Udal Liburutegian martxoaren 1tik 10a arte.

16 urtetik gorakoentzat. Izena emateko Liburutegi Sareko bazkide izan behar da baina lehentasuna edukiko dute udalerrian erroldatuek.

Jarduera doakoa da parte-hartzaileentzat eta autoikasketaren osagarritzat har daiteke, liburutegian hizkuntza horretan dauden material desberdinak erabili ditzaketelarik.

Kartela (PDF 346KB)