Albisteak

 

Ematen dituen zerbitzuak hobetze aldera, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak Nafarroa kaleko 19ra eraman ditu bere bulegoak (Merkatu plaza zaharrera, anbulatorioaren ondora).

Eraikin berri horretan, besteak beste, langileok bulego bana izango dugu, EHGAko erabiltzaile bakoitzari arreta hobea eskaintzeko. Gainera irisgarritasun hobeko eraikina da, arrapalak eta igogailua baitaude, eta horri esker gure udalerriko edozein herritarrentzako errazagoa izango da sartzea eta harren barrutik ibiltzea.

Era berean, hurrengo egunetan Kzgunea ere kokaleku berri honetara eramatea aurreikusita dago, gaur egungo instalazioetan baino leku gehiago izango baitu.

Beste alde batetik, instalazioetan Batzar Areto handi bat prestatuko da, etorkizuneko ekintzaileentzat zein agentziako langileentzat eta Prestakuntza Gela bat ere bai, non Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak zein harekin lankidetzan ari diren beste erakunde batzuk prestakuntza ikastaroak eskaini ahal izango dituzten, langabezian daudenen lanbide-gaitasunak hobetze aldera.

Amaitzeko esan behar dugu, aspaldidanik ezagutzera eman den bezala, Enpleguko Zentro Integralak Enpresa Mintegi bat eta Ekintzaileentzako Areto bat izango dituela laster bere baitan, negozio-ideiaren bat dituztenek idea hori garatzen hasi ahal izateko eta azkenik errealitate bihurtuta ikusi ahal izateko.

Obra hau Industria, Energia eta Turismoko Ministerioak kofinantziatua izan da, Nerbioi Ezkerraldearen Berrindustrializaziorako Laguntzen Programen bidez.