Albisteak

 

Iazko (2015) maiatzean jarri zen abian Enplegu eta Herriaren Garapenaren Agentziaren bloga, bulego horretan sortzen diren albiste eta jarduerei zabalkunde handiagoa emateko asmoz.

Aipatutako proiektuak oso harrera ona izan du herritarren aldetik, izan ere, gutxi gorabehera 1.000 erabiltzailek baliatu baitute. Erabiltzaile horiek 3.500 orrialdetik gora ikusi dituzte eta gehien bisitatuko orrialdiak ikastaro eta enplegurekin lotutakoak dira, batez ere, Udal honek Lanbiderekin elkarlanean burutzen ari den Enplegu Planaren fase desberdinekin zerikusia dutenak.

Arestian inauguratu dugun urte berri honetan, Agentziak lanabes hau baliatzen jarraituko du oso emaitza onak eskaini dituenez gero, gero eta gehiago izan daitezen probetxu ateratzen dioten herritarrak.