Albisteak

 

Trapagarango merkatari elkarteak inor baino gaizkien pasatzen ari diren herritarrei lagundu nahi die. Asmo horrekin, Baturikek kanpaina bat jarriko du abian Baturiken poltsa solidarioa. Produktuen egundoko bilketa  Trapagaranen izeneko kanpaina, hain zuzen ere. Ekimen  hori dela medio erosketa-poltsa bat oparituko zaie behar-beharrezko elikagaiak ematen dituzten pertsona guztiei.  Kanpaina honen bidez biltzen diren produktuak elikagai-banaketarako udal zerbitzuaren erabiltzaile diren familien artean banatuko dira.

Mari Ángeles Zubizarreta, Baturikeko presidente andreak prentsaurrean azaldu duenez, “merkatariok geure harri-koxkorra jarri nahi dugu familia behartsuei laguntzeko, ilusio pixkatxo bat eramanez egoera ekonomiko latza bizi dutelarik, despentsa betetzeko baliabiderik ez duten etxeetara. Hortaz,  herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduen elkarteak pentsatu du bezeroei erosketak egiteko poltsa bat besterik gabe oparitzea baino interesgarriagoa izango litzatekeela herritarrei eskatzea opari horren truke elikagai ez-galkorrak eman ditzatela.

“Duela hilabete batzuk 5.000 erosketa-poltsa egin genituen bezeroen artean banatzeko, herriko dendetan erostea sustatze aldera, eta horrez gain, gure hamargarren urteurrena dela eta oparitxo bat emateko” azaldu du Zubizarretak.  Hala eta guztiz ere, Baturiken pentsatu genuen “berezoei zerbait ematen badiegu, beste zerbaiten truke izan zitekeela, eta horren harira pentsatu genuen behar-beharrezko produktuen egundoko bilketa bat egitea gaizki pasatzen ari diren herritarrei emateko”.

Proiektu hau aurrera ateratzeko zenbait laguntzaile ditu Baturikek, hala nola, Trapagarango Udala, Orconera Erretiratu Elkartea, Eusko Jaurlaritza, Caja Rural de Navarra, Onmotiva enpresa eta Deia egunkaria. Azaroaren 18an eta abenduaren 4an emango dira poltsak, elikagaien truke, Maiatzaren Lehena etorbideko 7an horretarako propio gaitu den etxabean.  Orconera Elkarteko erretiratu talde bat arduratuko da produktuen bilketaz eta poltsak emateaz, goizez 11:30etik 13:30era eta arratsaldez,  17:30etik 19:30era.

Honako produktuak eman daitezke familia behartsuentzat: Kontserbak, kakao-hautsa, higiene pertsonaleko produktuak (gela, hortz-orea, konpresak, txanpua…) pasta, arroza, lekaleak, azukrea eta esnea. Herritar guztiek jasoko dute flyer bat kanpainaren informazioarekin euren etxeetan, produktuekin batera entregatu beharko dutena poltsa solidarioa jasotzeko. 

Gizarte Ongizate Saila, udalerrian elikagaiak banatzeko ardura duenak, zerbitzuaren erabiltzaile diren familien artean banatuko ditu bildutako produktu hauek. Ekimen hau, are garrantzitsuagoa da gabonak hurbil ditugula ikusirik, familia horiek aparteko ekarpen bat izango dutelako egun esaguratsu horiek pasatzeko.

Bere aldetik, Trapagarango Gizarte Ongizate Saileko zinegotzia den  Ana Isabel Valdezate andreak txalotu egin du ekimenaren izaera solidario, eta herriko jenderik behartsuenarekiko merkatariek izan duten keinua azpimarratu du.  Horregatik “elkarteak laguntza eskatu zigunean proiektu hau aurrera eramateko, berehala jarri ginen eskuz esku lanean”. Udaleko hainbat sail daude kanpainan sartuta, esate baterako, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia, Obra eta Zerbitzu Saila, Gizarte Ongizate Saila eta Kultura Saila. Horrez gain Udalak bere gain hartu ditu poltsa entregatuko den lokala egokitzeko lanak. 

 Informazio gehiago (PDF 210KB)