Albisteak

 

Urtero bezala, data hauetan, Bilboko Merkataritza Ganbarak Bizkaiko Erakusleiho lehiaketa antolatzen du, oraingoa XXXII. edizioa delarik.

Merkataritzak bultzada eta babesa behar duen garai honetan, lehiaketa honek merkataritza jarduera berraktibatzen lagundu dezake, Gabon sasoian esperientzia desberdinak bizi izaten direlako eta salmentak areagotu egiten direlako. Hori dela eta, Udalbatzak merkatari guztiok animatzen zaituzte parte hartzera.

Kutxabank-ek eta El Correok babesten dute lehiaketa hau, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundiaren laguntza ere badauka eta hogeita bost udalen babesa, besteak beste Valle de Trápaga-Trapagarangoarena. 

Partehartzaileek izena emateko epea azaroaren 30ean amaitzen da eta erakustaldia abenduaren 1etik 31ra izango da.

Lehiaketan izena emateko bide bakarra web orri hau da: www.camarabilbao.com.

Informazio hau areagotzeko,  Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar zaitezke harremanetan.

BALIATU AUKERA HAU ETA PARTE HARTU  !!!