Albisteak

 

Trapagarango Udaleko Euskara eta Kultura Sailak gabonetako postalen lehiaketa antolatu du herriko ikastetxe guztiekin batera.

Lehiaketa honetan Trapagarango Lehen Hezkuntzako 3 eta 6. mailen bitarteko ikasle guztiak hartuko dute parte.

Postalak bi atal edukiko ditu: marrazkia eta zoriontzeko mezua, euskaraz idatzia.

Postalean honako baloreetako batzuk sustatu beharko dira:

  • • Partekatzea | Laguntzea| Berdintasuna.
  • • Eta Trapagarandarrei Eguberri zoriontsuak opatzea.

 Plantila eta oinarriak (PDF 2,56MB)