Albisteak

 

Lanbidek – Enpleguko euskal zerbitzuak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak kofinantziatua dago aipatu programa.

Laster jarriko da abian gure herrian Enplegu Programaren hirugarren atala, zeinaren bidez 1. mailako ofizial igeltsero bat eta zerbitzu anitzeko 9 peoi  espezialista kontratatuko baitira, 6 hilabetetz,  %75eko lanaldiarekin.

Kontratazioak Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira (Enplegu eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).

Eskaerak aurkezteko epea:
Urriaren  26tik azaroaren 5era,  9:00etatik 13:00etara Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian. 

Hautapenean sartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

  • Lanbiden izena ematea interesa duzun lan-eskaintzan:
                
                Kodea          
    162015009167     Ofizial Espezialista –1. mailako igeltseroa
                Kodea           
    162015009169     Peoi Espezialistak – Eraikuntzako peoiak
  • Eskabidea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiri guztiak entregatzea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Informazio gehiagorako, interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, han azalduko baitiete non eta nola eman izena.

Plan hau bere osotasunean kofinantziatzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbideko Zuzendari Nagusiaren 2015eko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez, hots, 2015eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzako laguntza-deialdia argitara ematen duenaren bidez.

Oinarriak (PDF 316KB)

Eskaera (PDF 139KB)