Albisteak

 

Beste urte batez Udalak eta Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (Baturik) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute idatziz jasotzeko euren arteko konpromisoak eta 2015 urtean zehar egin beharreko jarduketak, herriko merkataritzaren jarduera dinamizatzeko asmoz.

Bere berariazko helburuen artean honakoak daude:

  • Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna eta espezializazioa indartzea.
  • Udalerria oro har dinamizatzea, erakargarriago eta parte hartzekoago eginez, herritarrentzat zein beste herri batzuetako biztanleentzat.
  • Bi erakundeen artean egiten ari diren eta urteko programazioan burutzea aurreikusita dituzten jardueren kudeaketa eraginkorra bermatzea eta behar den koordinazioa ziurtatzea.