Albisteak

 

Ikasi ezazu nola antolatu daitekeen ekitaldi, tailer edo ikastaro bat Interneten eskuragarri dauden doako baliabideak erabiliz. Sortu web gune bat ekitaldiko informazioa argitaratzeko, erabili formulario bat izen-emateko datuak jasotzeko eta dena amaitzerakoan jaso ezazu parte hartzaileen iritzia galdetegi baten bidez.

Tailer honetan Jimdo-ren doako bertsioa erabiliko dugu ekitaldiaren informazioa jasoko duen web gunea sortzeko; Google Drive izen-emateko formularioak eta bukaerako galdetegia sortzeko; eta MailChimp ekitaldiaren zabalkundea email bidez egiteko.

Tailerrak iraungo dituen bi egunetan ikasleak ikastaroan planteatuko dugun adibide praktiko bat garatuko du, ekitaldi baten antolaketa simulatuko du tresna horiek erabiliz.

Helburua:

Edozein motatako ekitaldi Jimdo, Google Drive eta MailChimp bezalako doako baliabideekin planifikatzen eta antolatzen ikastea.

Nori zuzendua:

Edozein motatako ekitaldi, tailer edo ikastaro antolatzeko beharra duten enpresa eta profesionalak, komertzial edo marketin arduradunak edo gerenteak.

Programa:

  1. Ekitaldiari buruzko informazioa web-ean argitaratzea.
  2. Ekitaldian izen emateko formularioak.
  3. Ekitaldiaren komunikazio eta zabalkundea.
  4. Asebetetze inkesta.

Izena emateko: Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute.

Agentzia koordinatzaile eta antolatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala.

Data: urriaren 14an eta 21ean izango da.

Prezioa: doakoa.

Lekua: EPA. La Escontrilla ikastetxe publikoa, Leonor Elías kalea z/g (Juan Sebastián Elcano kaletik sarrera).

Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara.

Iraupena: 8 ordu.

Honek emana: Daniel Arrilucea.

Informazio gehiago: telefonoz 944 536 262 eta e-mail bidez apunta@euskadinnova.net.

PO FSE 2007-2013 VALORA alorrean egindako formakuntza, FSE-rekin batera %50ean finantzatuz).

Informazio liburuxka (PDF 186KB)