Albisteak

 

Trapagarango Udalak, Abanto-Zierbena eta Muskizko udalekin elkarlanean, Ingurumen kudeaketarako sistemen ikastaroa jarriko du abian aipatu udalerrietan erroldaturiko langabeentzat, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak kofinantzaturiko UDAL GAZTEDI programaren bidez.

Ikastaro hau Profesionaltasun Ziurtagiriaren modulu bat da (SEAG0211), hortaz ikastaroa egiten dutenek titulazio ofizial homologatua lortuko dute, gainerako moduluekin batuz gero, arlo honetako Profesionaltasun Ziurtagiri osoa eskuratzea ahalbideratuko liekeena.

Kartela (PDF 217KB)

Izena emateko orria (PDF 164KB)