Albisteak

 

Urriaren 6an 14:30etik 15:30era Ortuellako OKEn doako praktika-tailer bat egingo da honako izenarekin: "Jarduera fisikoaren onurak merkataritza eta ostalaritza sektorean".

Ekintza hau, lehentasunez zuzendua Meatzaldeko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomo eta langileei, aipatu sektoreetan osasuna sustatu eta prebenitzeko asmoz, Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbana, Zierbena eta Muskizko Udalek herri horietako Merkatari eta Ostalari Elkarteekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Ezkerraldea-Enkarterri osasun-eskualdearekin sinatu duten lankidetza hitzarmenaren barruan dago.

Interesdunek honako estekan eman dezakete izena edo Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian 2015eko urriaren 2ra arte (94 486 31 96).

Kartela (PDF 159KB)