Albisteak

 

Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, abian jarriko du kanpaina hau, honako helburuekin:

  • Herriko merkataritza-, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko erosketak sustatzea
  • Herritarrei eta bisitariei %35eko hobaria ematea erosketetan.

Nola eskuratu Trapagaran bonua?

Caja Rural de Navarraren Trapagarango sukurtsalean (Maiatzaren Lehena etorb., 26) eros dezakezu Trapagaran Bonua.

2015eko urriaren 15etik azaroaren 30era arte edo bonuak agortu arte.

 Informazio gehiago (PDF 329KB)

 Esku-orria ikusi (PDF 943KB)