Albisteak

 

Hilean behin
Euskaraz
Doan (Paza mugatuak)
Inskripzioa: Urriak 2a arte

Seguru aski, irakurtzeak umeengan eragiten dituen onurei buruz entzun duzu inoiz, hau da, irakurle onek eskolan arrakasta gehiago dutela, irakurtzeak arreta eta kontzentrazioa hobetzen laguntzen diela, liburuek on egiten dietela haien jakinminari, irudimenari, sormenari,…

Liburutegian, 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat Irakurketa Kluba jarri dugu martxan, beste arrazoi batengatik: irakurtzea dibertigarria delako hain zuzen ere.

Kluba hilean behin bilduko da. Denbora horretan umeek Liburutegian hartutako liburu bat irakurtzeko konpromisoa hartuko dute eta klubaren egunean hari buruz mintzatuko dira eta jarduerak egingo dituzte… hori guztia ondo pasatuz eta lagun berriak eginez.

Izen ematea zein liburuak doakoak dira, liburutegiak emango baititu, eta izena emateko Udal Liburutegira etorri baino ez duzue egin behar, urriaren 2a baino lehen.