Albisteak

 

Ingelesez badakizu, baina ez duzu erabiltzeko aukerarik? Bidaiatzen duzunean ingelesez hitz egitea kostatzen zaizu? Ikasten ari zara baina mintzamena hobetu behar duzu? Jatorrizko hiztun batekin praktikatu nahi duzu? 
Trapagarango herritarrei ingelesezko prestakuntza praktikoa eskaintzeko asmoz, Trapagarango Udal Liburutegiak CONVERSATION GROUP  proiektua jarriko du abian. 
Urtearen lehen hiruhilekoan, astean behin, ordu eta erdiz bilduko da taldea.
Deustuko Unibertsitatearekin sinaturiko  hitzarmen bati esker, jatorrizko hiztun den ikasle batek dinamizatuko du taldea,  giro lasaia eskainiz ingelesez mintzatzeko, hitz-jarioa eta elkarrizketa maila hobetzeko, ongi ahoskatzen ikasteko eta hiztegia aberasteko.
Proiektu honek, gainera, beste helburu bat du: ezagutzera ematea liburutegiak hizkuntzak ikasteko dituen baliabideak.

Inskripzioa, Udal Liburutegian irailaren  25a arte
16 urtetik gorakoentzat
Plaza mugatuak
Doan

Informazio gehiago Udal Liburutegian

 Kartela ikusi (PDF 169KB)