Albisteak

 

Udal honek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean  aurten abian jarri duen Enplegu Planaren 2. atalaren hautapen prozesua hasiko da 2015eko irailaren 7an. 

Bigarren fase horretan honakoak kontratatuko dira: Enkargatu bat (1) – talde arduraduna  eta 5 zaintzaile, adin nagusikoei, gaixoei, zaintzaileirik ez dutenei edota minusbaliatuei arreta pertsonalizatua emateko eta lagun egiteko (Hurbiltasuneko Zerbitzuak).  

Kontratazio horiek sei hilabeterako eta %50eko lanaldiarekin  izango dira eta  Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira (Enplegua eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).

Hautapenean parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak honakoak izango dira:

  • Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea. 
  • Trapagaranen erroldatuta egotea 2014eko irailaren 30a baino lehen. 
  • 2010eko urriaren 1a geroztik udalaren zuzeneko edo zeharkako enplegu programen bidez hilabete baino gehiago kontratatua izana ez izatea.
  • Eta kontuan izanda burutu beharreko atazak
    Enkargatu-arduradunak Gizarte Lan, Gizarte Hezkuntza edo Psikologiako titulua eduki beharko du.  
    Zaintzaileek, gutxienez, prestakuntza osagarria honako alorretan: klinikako laguntzailea, eritzaintza, geriatria edo arreta soziosanitarioa.

Gainera, hautagaiek honako kolektibo hauen barruan egon beharko dira:

  • Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak
  • 35 urtekoak edo gutxiagokoak
  • 45 urtetik gorakoak, Lanbiden izena emandakoak langabe gisa, gutxienez 6 hilabetez. 
  • Iraupen luzeko langabeak
  • Gizarte- bazterketa arriskuan daudenak
  • Minusbaliatuak
  • Familia erantzukizunak dituzten emakumeak
  • Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak

Kontratuak urriaren bigarren hamabostaldian hasiko direla aurreikusten da.

Informazio gehiagorako interesdunek honekin batera doazen oinarriak begiratu ditzakete eta Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara edo Meatzaldeko Behargintzara joan, irailaren 7tik 18ra,  hau da izena emateko epean zehar, jarraitu beharreko prozedura azal diezaieten

Enplegu Plan hau uztailean hasi zen, 6 hilabeterako kontratatuz ofizial 1 eta 9 peoi, egokitze lanak burutu zitzaten basabideetan, hiri-altzarietan, lurperaturiko edukiontzietan, eta osatu egingo da 10 langileko beste talde bat kontratatuz, gorago aipaturiko lan-maila berekoak, beste 6 hilabetez osatzeko lehenengoek herri guztian zehar burutzen ari diren lanak.

Plan hau bere osotasunean kofinantziatzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Lanbideko Zuzendari Nagusiaren 2015eko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez, hots, 2015eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzentzako laguntza-deialdia argitara ematen duenaren bidez.   

Oinarriak (PDF 526KB)

 Izena emateko orria (PDF 153KB)