Albisteak

 

Laster jarriko da abian gure herrian Enplegu Programaren lehen atala, zeinaren bidez 1. mailako ofizial igeltsero bat eta zerbitzu anitzeko 9 peoi espezialista kontratatuko baitira, 6 hilabetetz, %75eko lanaldiarekin.

Lanbide – Enpleguko euskal zerbitzuak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak kofinantziatua dago aipatu programa.

Kontratazioak Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira (Enplegu eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).

Eskaerak aurkezteko epea:

Ekainaren 11tik 25era, 9:00etatik 13:00etara Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Hautapenean sartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

  • Lanbiden izena ematea interesa duzun lan-eskaintzan:
    Kodea 162015003996 Ofizial Espezialista –1. mailako igeltseroa
    Kodea 162015004002 Peoi Espezialistak – Eraikuntzako peoiak
  • Eskabidea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiri guztiak entregatzea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.

Informazio gehiagorako, interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, han azalduko baitiete non eta nola eman izena.

Oinarriak (PDF 311KB)

Jarraitu beharreko urratsak (PDF 147KB)

Eskabide orria (PDF 196KB)