Albisteak

 

Meatzaldeko Behargintzak Garapenekin eta beste agentzia batzuekin batera ekainean zehar 5 jardunaldi egingo dituzte Bizkaiko zenbait udalerritan internazionalizazio-prozesua babesteko eta enpresei, ahal bada, tresna gehiago eskaintzeko.

Prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak izango dira eta jardunaldietan hilabetez parte hartuz bilatzen den helburua da internazionalizatu nahi diren enpresei prozesu horri buruzko zalantzak argitzea, eskarmentua eta ezagutzak partekatu ditzatela, duten kontaktu sarea handitu dezatela eta internazionalizatzeko modu berriak sustatzea, adibidez beste enpresa batzurekin elkarlanean internazionalizatzea.

1. jardunaldia: Internazionalizazio prozesuan eman beharreko urratsak

Ekainaren 5ean, Mendibile Jauregian - Leioa

2. jardunaldia: Nola harrapatu negozio-aukerak kanpoko/nazioarteko merkatuetan interneten bidez

Ekainaren 12an, Mayor Tabernan - San Migel - Basauri

3. jardunaldia: Estrategiaz esportatu: internazionalizazio plana

Ekainaren 18an - Getxo Elkartegian - Getxo

4. jardunaldia: Garraioaren kudeaketa internazionalizazio prozesuetan

Ekainaren 19an, Olaso Jauregian - Trapagaran

5. jardunaldia: Kanpoko merkatuetako aukerak janari- industriaren sektorearentzat

Ekainaren 26an - Markina Xemein

Programak eta izen emateak