Albisteak

 

Pasa den asteazkenean, 2015eko apirilaren 15ean, 1.250 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak Trapagaran Bonuaren lehenengo kanpainaren barruan. Bonuok lau egun geroago, astelehenean, apirilaren 20an, agortu egin ziren.

Horrek erakusten du ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.

Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren maiatzaren 30era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.500 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantzatuta dagoelarik.

Udazken hasieran ekimen honen bigarren ekitaldia abian jartzea aurreikusita dago, beste 1.250 bonu jaulkita, berriro ere hobariak atera ditzaten bai herritarrek eta bai kanpainara atxikitzen diren herriko establezimenduek.

Informazio gehiagorako harremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.