Albisteak

 

Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, eta interesatuta dauden herriko DBH eta Batxilergoa ematen duten hezkuntza zentroekin lankidetzan, jarraiko bigarren urtez, ikasleei lan-orientazioa emango diete, honako gai hauei buruzko ahalik eta informaziorik zabalena izan dezaten:

  • Gaur egun ikasten ari diren ikasketak amaitu eta gero ikasteko duten aukera desberdinak.
  • Lan merkatuaren egoera.
  • Nola taxutu curriculum vitae bat eta aurkezpen gutun bat.
  • Enplegua bilatzeko teknikak.

Ekintza hori iaz abiatu zen lehenengoz eta osoa arrakasta ona izan zuenez ikasleen artean zein ikastetxeen artean, aurten berriro egitea erabaki da, bere edukia eta iraupena moldatu egingo delarik, ikastaroa hartuko duen kolektiboaren arabera eta parte hartzen duten ikastetxeen programazioaren arabera.