Albisteak

 

Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak, Trapagarango Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin (BATURIK), Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin elkar lanean, abian jarriko du kanpaina hau, honako helburuekin:.

    Herriko merkataritza-, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreko erosketak sustatzea.
  • Herritarrei eta bisitariei %33ko hobaria ematea erosketetan.

Oinarriak

Ezaugarriak
  • 1.250 bonu jaulkiko dira, bakoitza 30 eurokoa.
  • 20 eurotan erosiko da bakoitza, baina eramaileari 30 euroko balioa emango dio kanpainara atxikitako Valle de Trápaga-Trapagarango establezimenduetan erosteko.
  • Bono bakoitza establezimendu bakar batean erabili ahal izango da, eta gehienez bi bono erosketa bakoitzean.
  • Erosketaren zenbatekoa bonuarena baino txikiagoa bada, ez da esku-dirurik itzuliko.
  • Bonuak ezin dira trukatu esku-diruarekin eta bonuaren zenbatekoa ez da itzuliko.
  • Kontsumitzaileak Valle de Trápaga-Trapagarango Caja Rural de Navarraren sukurtsalean eros ditzake bonoak (Maiatzaren Lehena, 26), astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:00etara eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era ere bai, 2015eko apirilaren 15etik maiatzaren 30era edo bonuak agortu arte..
  • Eroslea adinez nagusia izan beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste bi pertsonen NANa eraman dezake.
  • Bonuak eskuratzen dituzten pertsonek apirilaren 15etik maiatzaren 30era erabili ahal izango dituzte, biak barne, kanpainara atxikitako establezimenduetan. Epe hori amaituta, ez dute balioko ordainketak egiteko. Valle de Trápaga-Trapagarango web gunean, Baturiken facebook-en eta herriko Caja Rural de Navarraren bulegoan argitaratuko da establezimenduen zerrenda.
Parte hartzeko baldintzak

Kanpaina honetan edozein pertsona fisiko edo juridikok har dezake parte baldin eta merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu-sektorekoa bada bere enpresa-jarduera, eta honako eskakizunak betetzen baditu:

  • Establezimendu txikizkaria izatea 10 langile edo gutxiagokoa (autonomoak eta inoren konturako langileak barne).
  • Gutxienez saltoki bat izatea Valle de Trápaga-Trapagaranen.
  • Altan emanda egotea Jarduera Ekonomikoen Zergaren honako epigrafetako batean:

1.419: Ogi, opil, pastel eta gaileten industriak

1.463: Arotzeriako piezen, parket eta eraikuntzarako zurezko egituren serie-fabrikazioa

1.468.5: Altzari-industriaren ondoko jarduerak

1.474: Arte grafikoak

1.504: Instalazioak eta muntaketak

1.64: Establezimendu iraunkorretan egiten den elikagai, edari eta tabakoen txikikako salmenta, (1.647.4 izan ezik, hau da, 400 m2ko azalera edo handiagoa)

1.65: Establezimendu iraunkorretan egiten den produktu industrial ez elikagarrien salmenta (1.655 izan ezik, hau da, erregaiak, karburatzaileak eta lubrikatzaileak)

1.66: Merkataritza mistoa edo integratua. Txikikako merkataritza, merkataritza establezimendu iraunkor batetik kanpo, erakustokiak gordeiluan utziz edo aparailu automatikoen bidez egiten den merkataritza, posta bidezko txikikako merkataritza eta askotariko produktuen katalogoa

1.67: Elikagaien zerbitzua

1.69: Konponketak

1.832: Aseguruen laguntzaileak

1.844: Publizitate, harreman publiko eta antzeko zerbitzuak

1.933: Irakaskuntzako beste jarduera batzuk

1.967: Kirol instalazioak eta kirol-eskolak eta hobekuntza zerbitzuak

1.97: Zerbitzu pertsonalak (1.974 izan ezik, hau da, etxeko zerbitzuak emateko agentziak)

1.981.2: Aisialdirako guneak

2.013: Albaitariak

2.731: Abokatuak

2.732: Prokuradoreak

2.776: Zientzia Politika eta Sozialetako Doktore eta lizentziatuak. Psikologoak, Antropologoak, Historialariak eta antzekoak

2.79: Jarduera finantzieroak, juridikoak, aseguruenak eta alokairuenak, N.C.O.P. delakoa

2.826: Irakaskuntza anitzeko irakasleak

2.83: Osasunaren profesionalak

2.84: Jarduera parasanitarioen profesionalak

Oharra: Antolatzaileek Jarduera Ekonomikoen Zergaren zerrenda hori aldatzeko eskubidea izango du:

  • Atxikitako establezimendu bakoitzak bereizgarri bat ipiniko du leku ikusgarri batean
  • Kanpaina honetan sartzeko eska dezakete Baturiken dauden establezimenduek eta ez daudenek ere bai
Kanpainara atxikitzea

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduek honako agiriak aurkeztu beharko dituzte 2015eko martxoaren 23tik apirilaren 8ra, 9:00etatik 13:00etara:

  • Atxikimendu-eskaera sinatua
  • Jarduera Ekonomikoen Zergaren altaren kopia
  • TC2-ren edota kanpainara atxiki aurretiko hilabeteko autonomoen kuota ordaindu izanaren justifikantearen kopia

Oharra: Antolatzaileek beste edozein agiri eska lezakete atxikimendu-eskaera hobeto baloratzeko beharko balute.

Establezimendu parte-hartzaileek bonoak kobratzeko modua
  • Establezimenduek bonu originala/k gorde beharko ditu eta salmentaren tiketa edo faktura erantsi beharko die, non jasota egongo baita erosketa egitean eman den/diren bonoaren/en deskontua.
  • Establezimenduek euren zigilua jarri beharko dute jasotzen dituzten bonoetan
  • Erosketaren tiketa edo faktura behar bezala beteta egon beharko da eta, gutxienez, establezimenduaren izena, erosketaren eguna, IFK/IFZ eta zenbatekoa.
  • Bonuak eta salmenta-tiketak edo fakturak balioztatzeko Valle de Trápaga-Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara eramango dira, honako epeetan: maiatzaren 4tik 8ra eta ekainaren 1etik 5era.
  • Agiri horiek BATURIKi bidaliko zaizkio, ondoren Caja Rural de Navarrak herrian duen sukurtsalera eraman ditzan, hark ordainketa egite aldera. Establezimendu interesdunak hautatu dezake nola nahi duen egin diezaioten ordainketa: bere kontu-korrente zenbakira egindako banku-transferentziaren bidez edo esku-dirutan, Caja Rural de Navarrako bulegoan.

Oinarriak (PDF 229KB)

Kanpainara atxikitzeko eskaera (PDF 238KB)

Flyerra (PDF 3,23MB)