Albisteak

 

Dagoeneko finkatu ditugu "Bilgarri eta paketegintzako sortze-teknikak II" ikastaroa emateko datak, merkataritza sektorerako Ezkerraldendak 2015 urterako antolatu duen Prestakuntza Planaren barruan.

Ikastaro hori, Planean dauden gainerakoak bezala, %100ean dago diruz lagundua HOBETUZ, LANBIDE eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren aldetik, eta Abanto-Zierbena, Ortuella, Muskiz eta Trapagarango udalei esker jarriko da abian.

Honako edukia izango du:

1. Bilgarriak baino gehiago

Eratzeko oinarriak eta irizpideak (forma, proportzioa, ehundura eta kolorea)
Paperen mundua
Opari-zinta batekin egin daitekeen guztia
Begiztak, aspaldiko gauzen oroimina
Itxura aldatu osagarriekin
Sortzeko birziklatu
Hornitzaileak, azokak eta web mundua

2. Limurtzeko jaioak

Ahaztutako klasikoak
Pakete sofistikatuak
Bilgarri ausartak eta korporatiboak
Bilgarri azkarrak: Ez dut pazientziarik!
Opari merkeak, pakete harrigarriak

Guztira 20 ordu iraungo ditu, astelehenetik ostegunera emango da maiatzaren 4tik 14era, 14:00etik 16:30era Labur kalea 1- solairuartean kokaturiko udal lokaletan.

Ikastaro honetara autonomoak zein merkataritzako langileak joan daitezke. (Ostalaritza eta zerbitzuetakoak ez).

Merkatariak izena eman nahi izanez gero, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar daitezke harremanetan (94 486 31 96) edo Meatzaldeko Behargintzarekin (94 404 49 58) apirilaren 24ra arte.