Albisteak

 

Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, ikastaro berri bat jarriko du abian herriko langabeentzat.

"Turismo-gida: turismo eta kulturaren kudeaketa" izena duen ikastaro hori Toki Erakunde honek finantziatuko du, eta bere helbururik behinena da parte hartzen duten guztiek trebatzea gure inguruko beharrizan eta baliabide kultural eta turistikoak identifikatzen eta balioztatzen.

Ikastaro hau egin nahi dutenek Lanbiden langabe gisa izena emanda eta Trapagaranen erroldatuta egoteaz gain, gutxienez DBH agiria eduki beharko dute.

Ikastaroaren edukia honakoa izango da:

  • Eskualdea eta haren baliabide historikoak ezagutu.
  • Turismo eta kulturaren kudeaketa eta produktuaren sorrera.
  • Sorospen eta gida zerbitzuen karakterizazioa.
  • Trebetasun sozialak eta komunikazioa.

115 teoria-ordu izango ditu, eta udalerrian bertan emango dira martxoaren 23tik apirilaren 30era, 9:00etatik 14:00etara, eta 60 praktika-ordu, turismoarekin loturiko inguruko enpresetan eta erakundeetan egingo direnak, maiatzean.

Interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena, otsailaren 25etik martxoaren 11ra, eskaerarekin batera, honako agiriak aurkeztuz:

  • NAN/ AIZren fotokopia.
  • Lanbideko inskripzioaren txosten eguneratua (alta- eta baja-aldiak), Gizarte Segurantzak egindako Lan-Bizitzaren txosten eguneratua, azken hiru hilabeteetan aterea.
  • CV eguneratua, karnet neurriko argazkiarekin.

Ikastaroan izena emateko fitxa (PDF 245KB)