Albisteak

 

Aurtengo urtarrilaren 28an abian jarri da Ezkerralde eta Meatzaldeko Ekonomia Suspertzeko 2015eko Programaren 1. deialdia, zeinaren bidez herriko bost langabe ekintzailek abian jarri ahal izango dute euren enpresa-ideia.

Aldundiak diruz lagundu eta DEMAk, eskualdeko udal guztiekin lankidetzan, kudeatzen duen programa honetan parte hartzen dutenek ekintzailetzarako trebetasunetan prestatzeko ikastaroa jasoko dute hiru hilabetez eta negozio-plana erredaktatzen lagunduko zaie. Prestakuntzako hiru hilabete bakoitzeko 350 euro jasoko dute.

Gainera, pertsona horiek guztiek, 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute enpresario gisa alta ematen dutenean.

Kontuan hartuta asko direla parte hartu nahi dutenek, aurtengo bigarren seihilekoan bigarren deialdi bat egiteko asmoa dago.