Albisteak

 

Datorren otsailean, Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, ikastaro berri bat emango du herriko langabeentzat.

Ekintza hau, Udalak diruz lagundua, herriko zein inguruko enpresetan biltegiko langile gisa lana bilatu nahi duten pertsonentzat da.

Ikastaroaren berariazko helburuak honakoak dira:

  • Enpresaren merkantzien joan-etorriak aztertzea, haiek sartzen direnetik irteten diren arte.
  • Behar bezala lotu eta kokatu kate logistikoaren elementu desberdinak .
  • Une bakoitzeko egoera logistikoa aztertzea eta diagnosia egitea .
  • Logistika-ezagutzak izatea ongi kudeatzeko biltegiak, stockak, mantentze-elementuak, ontziak, enbalajea, zamak eta garraioa.
  • Merkantziak jasotzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko prozedura antolatu eta ezagutzea, biltegiko lan-prozesuen operatibitatea optimizatzeko.
  • Zamalanak prestatzeko prozedurak aplikatzea.
  • Merkantzien zamalanen prozedurak egitea .
  • Zerbitzuaren instalazioak, ekipoak eta materialak erabiltzeko eta mantentzeko prozedurak antolatzea eta ikuskatzea, haien operatibitate une oro ona izango dela bermatzeko.
  • Arlo honetako lan-segurtasuna eta osasunari buruzko arautegia aztertzea.

Eta honakoak bere edukiak:

Biltegiaren kudeaketa
  • Biltegia: Ekipamenduak eta baliabide materialak.
  • Biltegiratzeko teknikak .
  • Merkantzien edota ekoizpenen harrera.
Kargatzeko eta deskargatzeko teknikak
  • Karga eta deskarga eragiketetarako prestatzea.
  • Errepidetiko garraiorako ibilgailuak kargatzeko eta deskargatzeko prozedurak.
  • 10.000 Kg-ra arteko mantentze-jasomakinen gidari ikastaroa, AENOR UNE 58451 arauaren araberakoa.
  • Ikasleek 5 urteko indarraldia izango duen egiaztagiria jasoko dute.
  • Laneko segurtasuna eta osasuna.

Honakoak dira ikastaro honen ezaugarriak:

  • 75 ordu teoriko-praktiko, herrian emango direnak, 2015eko otsailaren 23tik martxoaren 13ra, 9:00etatik 14:00etara.
  • Beste 75 praktika-ordu, ez lanekoak, Trapagaran eta inguruko enpresetan egingo direnak, 2015ko martxoan eta apirilean ( 5 ordu/egun astelehenetik ostiralera).

Ikastaroa egin nahi dutenek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra, honako agiriak eraman beharko dituztelarik:

  • Eskaeraren inprimakia (Erantsitako agiria)
  • NAN/AIZ-en kopia
  • Lanbiden izen emanda egondako aldien (altak eta bajak) txostena edo ziurtagiria eguneratua
  • Lan-bizitzaren ziurtagiri eguneratua
  • CV-a karnet tamainako argazkiarekin

Izena emateko orria (PDF 245KB)