Albisteak

 
Martxoan zehar Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, LAN ELKARRIZKETEN ikastaro berri bat emango die langabeei.

Pertsona batek lan-elkarrizketa bat prestatu eta egin behar duenean kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak landuko dira Ikastaro honetan, 12 orduko iraupena izango du eta martxoaren 18, 20, 25 eta 27an eta apirilaren 1 eta 3an egingo da 10:00etatik 12:00etara

Ikastaroa emango den lekua Labur kalea, 1 solairuartea izango da.

Interesatuta daudenek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena martxoaren 13ra arte.