Albisteak

 

Pasa den igandean, abenduak 14, Granada ibai ertzean, udal kiroldegiaren parean, gure eskualdeko espezie autoktonoen landaketa-jardunaldi bat egin zen, arrakasta handiz, jende askok parte hartu baitzuen. 

Eguneko protagonistak 3 eta 12 urte bitarteko Trapagarango 160 ume izan ziren, haiek landatu baizituzten senide eta lagunen laguntzaz, mota desberdinetako 80 zuhaitz, hala nola haritzak, altzak, lizarrak eta urkiak. 

Jarduketa hau 2012 urtea geroztik udala burutzen ari den  GRANADA IBAIA BIRSORTZEKO proiektuaren barruan dago eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzu Sailak kofinantziatuta dago.  Bere helburua bikoitza da: 

  • Azken urteotan gune horretan burutzen ari diren ingurumen birsortzeari jarraipena ematea.
  • Gure herriko gazteenak kontzientziatzea eta naturaren zainketan sartzea.

Jendeak parte hartzeko jardunaldi honetan bi berrikuntza sartu dira Durañonako baltsan aurtengo martxoan, 80 pertsonen partaidetzaz, egin zenarekiko erkatuz. Berrikuntzok honakoak dira:

  • Berariaz egin dela umeekin eta gazteekin, herriko ikastetxeen laguntzaz
  • Zuhaitz bakoitzari plaka apaingarri bat jarri zaiola, landatutako espeziearen izenaz gain landaketan parte hartu duten umeen izenarekin.

Hortaz, lortutako emaitza onak ikusita, ekintza honekin Udalak birsortze proiektua osorik amaitu badu ere, beste jarduera batzuk egiten jarraituko du, dagoeneko eginda daudenen osagarri gisa.