Albisteak

 

Urtarrilaren 28an DEMAk, eskualdeko udalekin elkarlanean, “EZKERRALDEA-MEATZALDEAREN SUSPERKETA” izeneko Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoko Sailaren Programaren beste edizio bat jarriko du abian.

2013 urtean hazi zen programa honek jasotako emaitza onen aurrean, 2015 urtean bi alditan burutzea erabaki da, hau da, urtarrilean eta ekainean.

Programan parte hartzen duten pertsonek euren buruarentzako lanpostua sortzea eta horren bidez laneratu daitezela izango da xedea.

Eskualde osoko 150 pertsonek hartuko dute parte 2015ko ekitaldian. Trapagarangoak 10 izango dira, 5ek urtarrileko deialdian hartuko dute parte eta beste 5ek ekainekoan.

Nori zuzenduta dago?

Enpresa-ideia zehatzik ez eduki arren, ekintzailetzarako asmoak eta trebeziak dituzten Ezkerralde eta Meatzaldeko udalerrietan erroldaturiko langabeentzat.

Programak honako faseak ditu:

  • Lehena, PRESTAKUNTZAKOA, Ekintzailetzako trebetasunei buruzkoa (1 hilabete).
  • Bigarrena, hau ere PRESTAKUNTZAKOA, Negozio plana taxutzeari buruzkoa (2 hilabete)
  • Hirugarrena, ENPRESA SORTZEA ETA JARDUERA ALTAN EMATEA

Lehen eta bigarren faseetan parte-hartzaileek hilean 350 euroko laguntza jasoko dute, eta hirugarren fasean, enpresa eratu eta autoenplegua sortu denean, 5.000 euroko laguntza, beti ere jarduerak gutxienez 12 hilabete irauten badu.

Interesaturik dauden Trapagarango biztanleek informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke 2014ko abenduaren 15etik 2015eko urtarrilaren 13ra.

Izena ematean honako agiriak entregatu beharko dira:

  • Eskaera orria (PDF 552KB)
  • NAN edo AIZen fotokopia (Atzerritarrek euren kontura lan egiteko baimena dutela egiaztatu beharko dute)
  • Lanbideren inskripzio-aldien ziurtagiri eguneratua (altak eta bajak)
  • Curriculum Vitae, karnetarako argazkiarekin
  • Vida Laboral Lan Bizitza eguneratua

Kartela (PDF 814KB)