Albisteak

 

Trapagarango Udalak Enplegu-Ginkana bat antolatuko du Olaso Jauregian abenduaren 18an.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak kofinantziatutako Udal Gaztedi programan sartuta dagoenez, 16tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, baina ez bakarrik gure herrikoei baizik eta Abanto-Zierbena eta Muskizkoei ere bai.

Jarduera honen bidez, modu berriztatzailean eta parte hartuta, enplegu-bilaketan orientatu eta prestatu nahi dira gazteak. Trebatu egingo dira lana modu eraginkorrean bilatzeko eta lan-elkarrizketa batean arrakasta izateko gakoak ezagutzeko gaitasun eta trebezietan.

10 pertsonako hiru talde antolatuko dira, bakoitza honako ordutegietan:

  • 10:00etatik 12:00etara
  • 12:00etatik 14:00etara
  • 16:00etatik 18:00etara

Parte hartu nahi dutenek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian eman dezakete izena abenduaren 12ra arte.

Kartela (PDF 287KB)