Albisteak

 

17:15 KALEJIRA. MUSIKALEAN 2014:

Santa Zezilia dela eta, Eukal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, jai-giroa sortzeko asmoz, elkarteko eskola guztiei dei egin die kalera irten eta musika jotzera.

Trapagaraneko Musika Eskolak bat egin du ospakizun horrekin eta azaroaren 20an, 17:15ean, txistu, trikitixa eta musika hizkuntzako ikasleak herriko kaleetara irtengo dira musika jotzera eta abestera.

19:30 IKASLEEN ENTZUNALDIA:

Ospakizunarekin jarraitzeko, ikasleen kontzertu bat egongo da 19:30ean Musika Eskolako Auditorioan (Olaso Jauregiko 2. solairuan). Bertan, Musika Eskolako 2. maila gainditu duten ikasleei ziurtagiriak banatuko zaizkie.

Gonbidatuta zaudete.