Albisteak

 

Kontuan harturik Informazio Teknologien Kudeaketaren sektoreko enpresek prestakuntza hori duten profilak eskatzen dituztela, Trapagarango Udalak on-line metodologiaren bidez emango den aipatu ikastaroa subentzionatuko du.

  • Iraupena: 17 ordu.
  • Data: abenduaren 1etik 12ra.
  • On-line modalidatean.
  • Profil informatikoa duten langabe zein lanean ari direnentzat da, gutxienez Erdi Mailako edo LH-ko titulazioa baldin badute.

Ikastaro honek praktikarik onenak erakusten ditu Zerbitzuaren Bizitza Zikloaren ikuspegitik eta ziurtatze-azterketa bat egin behar izatekotan.

Parte-hartzaileek Informazioaren Teknologiaren Zerbitzuen Kudeaketarako elementu nagusiak ikasiko dituzte, ITIL v3ren arabera, Zerbitzuaren Bizitza-zikloaren ikuspegitik. Klase-saio teorikoak (aurrez aurrekoak edo birtualak) tartekatzen ditu irakurketarekin eta simulazio batekin. Horrez gain, ITIL v3ko oinarrien ziurtatze-azterketarako prestatzen dira parte-hartzaileak.

Informazioa eta izena emateko epea: Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian, azaroaren 14ra arte.

Plaza mugatuak.