Albisteak

 

25 urte baino gutxiago badituzu eta langabezian bazaude, GAZTEEN BERME SISTEMAN apuntatzea komeni zaizu, abantaiak izateko prestakuntzan, enpresetako praktiketan eta laneratzean.

Zer da Gazte Bermea?

Europako ekimen bat da 25 urtetik beherako gazteei lan-merkaturako sarbidea errazteko. Espainian, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak 2013ko otsailean onartutako Gazteen Ekintzailetza Estrategiaren barruan dago. 

Nor izan daiteke onuradun?

Honako baldintzak betetzen dituzten gazteak:

  • Espainiako naziotasuna edukitzea edo Europar Batasuneko zein Suitzako hiritarra izatea, eta Espainian egotea zirkulazio eta bizileku askatasuna erabiliz. Atzerritarrak ere inskribatu daitezke, baldin eta espainiar lurraldean bizitzeko baimena badute eta baimen horrek lan egiteko gaitasuna ematen badiete. 
  • Espainiako lurralde nazionaleko edozein herritan erroldatuta egotea.
  • Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko Fitxategian izena emateko eskaera egiten den unean 16 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiago izatea, edo 30 urte baino gutxiago %33eko minusbalia edo gehiago dutenen kasuan.
  • Lan egin ez izana eskaera aurkezteko egunaren aurreko  30 egutegiko egunetan.
  • Hilean 40 ordutik gorako ikastarorik egin ez izana eskaera aurkezteko egunaren aurreko 90 egutegiko egunetan.
  • Hilean 40 ordutik gorako prestakuntza-ikasketarik jaso  ez izana eskaera aurkezteko egunaren aurreko 30 egutegiko egunetan.
  • Sistema honetan parte hartzeko nahiaren berariazko aitormena egitea. 

Zer lor dezakete izena ematen dutenek?

  • 300 euroko hobaria Gizarte Segurantzako kotizazioaren enpresaren ekarpenean, gehienez sei hilabeteko epez.
  • Kontratuak egitean %100eko murrizketa kotizazioetan, 250 langiletik beherako enpresentzat eta %75koa 250 langile edo gehiagoko enpresentzat. Horrez gain, areagotu egiten dira, %50era arte, prestakuntza jarduerarentzako hobari gehigarria eta langileak behar duen tutoretzatik eratorritako gastuak.
  • %50eko murrizketa gehigarria Gizarte Segurantzari egiten zaizkion gertakizun arruntengatiko kotizazioetan, %50eko murrizketa orokorrari gehitzen zaiona. 

Nola eman izena?

TELEMATIKOKI

  • Identifikazio elektronikoaren bidez  (NAN  elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo aitortutako beste baliabide batzuk)
  • Erabiltzaile eta pasahitzaren bidez, kodeak bidalita telefono mugikorrera edo posta elektronikora.

BERTATIK BERTARA

  • Gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsonak edota minusbaliotasuna duten pertsonak.

Informazio gehiagorako: