Albisteak

 

Hurrengo azaro, abendu eta urtarrilean Ortuellako OKEn, OFIMATIKAKO doako ikastaro bat emango da Meatzaldeko bost udalerrietako langabeentzat.

Ikastaroa egin nahi dutenek gutxienez DBH, Eskola graduatua edo antzekoa eta informatikako oinarrizko ezagutzak eduki beharko dituzte.

Zeharkako prestakuntza modulo bat da (MF0233_2 Ofimatika), Administrazio alorreko 2. mailako zenbait Profesionaltasun Ziurtagiritan sartua. 

Ikastaro hau astelehenetik ostiralera emango da 9:30etik 14:00etara, Meatzaldeko Behargintzak (Eskualdeko Enplegu eta Garapen  Agentzia, non udala sartuta baitago) antolatuko du eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak subentzionatuta dago.

Izen ematea Lanbideren bidez egiten da (Ekintzaren kodea: 16299), eta esteka hau erabil dezakezu horretarako.

Informazio gehiago nahi izanez gero Trapagarango herritarrek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke urriaren 27ra arte.

 Informazio gehiago (PDF 471KB)