Albisteak

 

Azaroaren 3ra arte botoa eman diezaiokezu Internet bidez Trapagarango Granada Ibaiaren Birsorkuntza proiektuari, Udal honek aurkeztu baitu CONAMA Fundazioak jasangarritasunaren aldeko udal proiekturik onenei urtero ematen dien sarirako.

Fundazioak berak erakutsi zuen proiektu honekiko interesa, kontuan hartuta eskakizun guztiak betetzen zituela eta lehiaketako parametroak eta irizpideak jarraitzen zituela.

Sari hau, Granadako Diputazioak babestua, ohorezko golardobat da, azaroaren amaieran Madrilen burutuko den CONAMA 2014 ekitaldian emango den aitormenezko eskultura bat, alegia.

Ingurumen, garapen jasangarri eta enpleguarekin lotutako proiektuak burutu dituzten 30.000 biztanle baino gutxiagoko Espainiako toki erakundeak irabaz dezakete sari hau.

Irabazleak bederatzi botoren bidez erabakitzen dira. Botoetako zortzi jasangarritasun alorreko adituen epaimahai batenak dira eta bederatzigarrena Interneten utzitako botoen emaitzetatik dator.

Web orri honetan klikatu dezakezu proiektu honi botoa emateko: www.premioconama.org/premios14/premios/proyectos_popup.php?id=211

Martxotik azarora arte burutu den proiektuaren barruan honakoak egin dira:

Enplegu Plana, Meatzaldeko Behargintzaren bidez (Meatzaldeko Enplegu eta Garapenerako Agentzia) egin zena, laneratzeko zailtasunak zituzten herriko 12 langabe kontratatuz hiru hilabeterako (2014ko otsailetik apirilera). Langileok besteak beste, honako lanak egin zituzten:

  • Granada ibaiaren bi aldeetako galeria-basoa birsortzea, sasi-garbitze selektiboa egitea eta hondakinak garbitzea.
  • Arkotxa industrialdearen murrua eta Granada ibaiaren ezkerreko aldearen artean landare-hesi bat aldatzea, zuhaitz autoktonoekin.
  • Durañonako baltsaren inguruko sahastegiko sasiak kendu eta landareak birsortzeko lanak egin.
  • Baltsako kross pistaren ingurua estaltzeko zuhaitz autoktonoak landatzea.
  • Barcilao eta El Yedal erreken zenbait tarte garbitzea Ugarte auzoan.

Aurtengo martxoaren 9an egin zen jardunaldi herrikoia, bertako zuhaitzak landatzeko Durañonako Baltsan. 60 herritarretik gora hartu zuten parte, gehienak umeak.

80 zuhaitz eta zuhaixka landatu diren, gune umeletako espezieetakoak (altzak, lizarrak, sahatsak, zuhandorrak eta 150 sahats-aldaxka baino gehiago).

Landatze Jardunaldia 2014ko azaroaren amaierarako aurreikusia, non parte hartuko baitute Valle de Trápaga-Trapagarango ikastetxeetako ume eta gazteek.

Honakoak izan dira haren helburu nagusiak:

  • Granada ibaia udalerritik igarotzen den gunearen inguruaren birsorkuntza.
  • Ingurumenari eta lorezaintzari buruzko prestakuntza eta eskarmentua eskaintzea Enplegu Programaren bidez kontrataturiko pertsonei, planaren ostean laneratzeko aukera gehiago eduki dezaten.
  • Herritarrak orokorki eta ume eta gazteak bereziki kontzientziatzea natura zaintzeko eta ingurumena errespetatzeko beharraz, zuzenean parte hartuz horretarako diseinaturiko jardueretan.

Proiektu hau honakoei zuzendurik zegoen:

  • Ibaia birsortzeko Enplegu Programa burutzeko kontratatu diren pertsona langabeak.
  • Aurtengo martxoan Herritarrek Parte Hartzeko Jardunaldian parte hartu zuten ume, gazte eta herritarrak.
  • Herritarrak zein gure herria bisitatzera datozen kanpotarrak, proiektu honen bidez birsortutako guneaz gozatu ahal dutelako.

Horrekin guztiarekin honako emaitzak lortu dira:

  • Granada ibaia herritik igarotzen den tartearen inguruaren zati handi bat birsotzea ingurumenari dagokionean. Lehen muzin egiten zitzaion gune hori gaur egun aisialdirako eta jolaserako gune bihurtu da familientzat, gazteentzat eta abarrentzat.
  • Zuzeneko hamabi lanpostu sortu ziren gorago aipatu den Enplegu Programan parte hartu zutenentzat, eta gerora laneratzeko aukerak hobetu zitzaizkien pertsona horiei.
  • Herritarrak orokorki eta ume eta gazteak bereziki kontzientziatzea natura zaintzeko eta ingurumena errespetatzeko beharraz.

Granada ibaiaren ibilguaren Trapagarango tartea birsortzeko jarduketa horiek guztiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantzu Sailak kofinantziatu zituen, 2012 ekitaldian garapen jasangarrirako ekintzak burutzen dituzten udalentzako diru-laguntza programaren bidez.