Albisteak

 

Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak jakinarazten dizu Lanbidek laguntzak ematen dizkiela 25 urteko langabeei, baldin eta enpresa-ideiaren bat edo enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun plan bat badaukate.

Aipatu laguntzak honakoak dira:

Enpresa-ideia bat garatzeko

Eskakizunak:

  • Enpresa-ideia bat izatea edota balizko ekintzailea izatea.
  • Lanbiden izena emanda egotea.
  • Lehenago altan emanda ez egotea ez Jarduera Ekonomikoen Zergan ez Autonomoetan.

Pertsona honek bideragarritasun plana burutzeko aholkularitza jaso dezake hiru hilabetez eta laguntza ekonomikoa ere bai.

Laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa da.

Meatzaldeko Behargintza (Meatzaldeko Enplegu eta Garapen Agentzia) izango da aholkularitza eta babes prozesuaz arduratuko dena, laguntza horiek kudeatzeko Lanbidek baimendutako erakundea denez gero.

Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko

Eskakizunak:

  • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun plan bat edukitzea.
  • Lanbiden izena emanda egotea.
  • Abian jartzen den enpresa-jarduerak EAEn eduki beharko du helbide soziala eta fiskala eta lantegia ere Euskadi egon beharko da.
  • Konpromisoa hartzea Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emateko, hiru hilabeteko gehienezko epean, laguntza honen aholkularitza amaitzen denetik hasita.

Pertsona honek enpresa abian jartzeko proiektuarentzako aholkularitza eta tutoretza jasoko du hiru hilabetez.

Laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa da.

Meatzaldeko Behargintza (Meatzaldeko Enplegu eta Garapen Agentzia) izango da aholkularitza eta babes prozesuaz arduratuko dena, laguntza horiek kudeatzeko Lanbidek baimendutako erakundea denez gero.

Informazio gehiagorako eta eskaera egiteko Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan zaitezke, azaroaren 7ra arte.

Ekintzailetzako tokiko proiektuetan enpresa jarduera berriak abian jartzea sustatzeko deialdiaren iragarkia (PDF 206KB)

Ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan enpresa ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntza deialdiaren iragarkia (PDF 207KB)