Albisteak

 

Muskiz, Abanto-Zierbena eta Trapagaranen bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko langabeak izango dira hartzaileak, eta honako eskakizunak bete beharko dituzte:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua edukitzea.
  • 2. mailako profesionaltasun ziurtagiriren bat edukitzea.
  • 1. mailako profesionaltasun ziurtagiriren bat edukitzea, lanbide familia eta arlo berekoa.
  • Erdi mailako zikloetan sartzeko probak gaindituta izatea.
  • Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako edo 45 urtetik gorakoentzako probak gaindituta izatea.
  • Ezartzen den arautegiaren arabera, ezagutza edo lanbide-eskarmentu nahikoa izatea, ikastaroa ongi aprobetxatu ahal izateko.

Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzeko Prestakuntza.

Sektoreko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko bermea.

Ordu-kopurua: 450 ordu.

Informazioa eta izen-ematea: Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia, azaroaren 21era arte.

Udalgaztedi programaren bidez subentzionatua.

Kartela (PDF 607KB)